Endodontzia
Gaitzaren eraginak hortzen esmaltea eta dentina gainditzen dituenean hortzaren zaintzaz eta tratamentuaz arduratzen den teknika da endodontzia. Adibidez hortzak hausten direnean, txantxar sakonetan, higadura kasu handietan edo eta nerbioarengan mina eragin dezaketen gaixotasuenen kasuetan.
Sintomatologia
Endodontzia bat egiteko beharren aurrean gaudela adierazten diguten sintoma nagusietako batzuk hotza edo beroarekiko sentsibilitatea eta murtxikatzerakoan hortzetako mina izatea dira. Baita ere, posible da flemoi bat izatea edo hortzak kolorez aldatu izana nabaritzea.
Tratamentua
Lehenik eta behin hortzaren erradiografia bat egingo dugu, horrela ea endodontzia ote den tratamenturik egokiena ikusi ahal izateko eta hortzaten muinari buruzko informazioa jaso ahal izateko. Muinaren luzera zehatza kalkulatu ahal izateko eta hobeto garbitu ahal izateko aparaiku bereziak ditugu.
Anestesia pixka bat jarri ondoren, kutsatuta dagoen nerbioa kenduko dugu eta zainarek hodietariko bakoitza garbituko dugu gero ahalik eta zehaztasunik handienarekin bete ahal izateko. Ohikoena egun batzutan zehar antiseptiko bat eta behin-behineko tapaki bat jartzea izaten da.
Egun batzuk pasa ondoren, behin-betiko betegarria jartzen da materiale biokonpatible egokiekin.
Iruñeako zure hortz klinika
Deitu gaitzazu zure hitzordua zehazteko.