Kontserbatzailea
Txantxarra ahoko gaixotasunik ohikoentariko bat da. Ahoko bakteriek sortutako azidoek hortzetako esmaltea disolbatzen dute txantxarra eraginez. Txantxarrak ez du minik ematen hortzaren nerbiora iristen den arte edo hortza puskatzen den arte.
Aldian aldiko aho-azterketen bidez, ahalik eta azkarren diagnostikatzea eta tratamentua ez hain bortitza izatea lortzen da. Garaiz ikusiz gero, ehunetan zehar zabaltzen joan dadin ekidi daiteke eta guztiz materiale fidagarri eta gogorrekin berrezarri galdutako ehuna.
Zerk areagotzen du txantxarra izateko arriskua?
Norbanakoaren gaitzikortasuna
Txantxarra eragiten duten bakteriak ekiditzeko prestatua dagoen sistema inmunologiko osasuntsu bat al daukazu? Ba al zenekien zure listuak bakteriak erasotzen dituzten antigorputzak eta beste proteina batzuk dituela?
Geldiarazi ahal dezake listuak azidoek hortzen egituran izan dezaken eragina? Pertsona batzuen gorputzak beste batzuenak baino hobe neutralizatzen dituzte jaki batzuk eta bakterioek sortzen dituzten azidoak.
Botikak eta osasuna
Ba al zenekien botiken ondorio nagusienetako bat listu kantitatearen murrizpen bat dela? Listu gutxiago izateak bakterio gehiago izatea eta beraien azidoen eragina handiagoa izatea suposatzen du. Adinarekin gutxitu egiten da listu kantitatea eta baita diabetesa bezalako gaixotasunekin ere.
Dieta
Karbohidrato sinple ugariko dietek txantxarren sorreran parte hartzen duten bakterioek azido gehiago sor dezaten eragiten dute. Orduan eta azukre gehiago jan, orduan eta arrisku handiagoa izango dugu desmineralizazioarako.
Ahalik eta bizkorren kentzen baditugu jan hondarrak ahotik, bakterioek azidoak sortzeko aukera gutxiago izango dituzte. Ba al zenekien listu gutxiago sortzen dugula gauetan? Horrek ahotik kendu ez dugun jaki hondarraren eragina gau guztian zehar hedatuko dela suposatzen du. Beraz, oso garrantzitsua da oheratu aurretik hortzak garbitzea.
Bakterio onak eta bakterio txarrak
Denok ditugu bakterioak ahoan. Bakterio batzuk lagungarriak dira bakterio txarrak eragozten dizkigutelako.
Bada Streptococcus mutans izeneko bakterio bat. Ezinbestekoa da txantxarra sortzeko. Hau ez badago, ez da txantxarrik sortzen. Gogoan izan behar dugu hortzetako eskuilaren eta hariaren erabilera ezinbestekoak direla aho osasunerako. Mota honetako bakterio gutxi batzuk nahiko dira haginak zulatzeko, beraz garbiketa neurri egokiek ez dute %100ean bermatzen txantxarrik ez izatea.
Iruñeako zure hortz klinika
Deitu gaitzazu zure hitzordua zehazteko.